HEGALUZEA
Thunnus alalunga
.
Atun mota bat da, ur tropikal guztietan, ozeano epelean eta Mediterraneo itsasoan ibiltzen dena. Kantauri itsasoan arrantzatzen denari iparraldeko hegaluzea deritzo, nahiz eta hegaluzearen espeziearekin zerikusirik ez izan. Askotan nahasmena sortzen da eta hegaluzea atunaren berdina dela uste da.
140 cm-ko luzera du eta 60 kg-ko pisua. Atun gorriarengandik bereizten da, atun ohikoak baino hegal handiagoa duelako eta marra zeihar ilunak dituelako bizkarraldeko bi aldeetan.
Neguan zehar Azore ondoko uretan bizi da eta udaberriaren bukaeran (maiatza edo ekaina) Kantauri itsasora bidaiatzen du. Migrazio horietan hasten da hegaluzearen kanpaina eta normalean irailan bukatzen da.
Hizkuntzak | Hegaluzea |
---|---|
Latina | Thunnus alalunga |
Euskera | Hegaluzea |
Gaztelera | Bonito del Norte |
Frantsesa | Thon blanc |
Ingelesa | Albacore |
Italiera | Alalunga |