KABRARROKA
Helicolenus dactylopterus
.
Ur gaziko arrain zuria da. 10 eta 500 metro arteko sakoneran dago. Egunean zehar harkaitz pitzaduren artean daude, eta gauez janari bila joaten dira. Bere kamuflajea bereizgarria da. Bere ezaugarrietako bat buruan eta hegaletan banatuta dituen arantza pozoitsuak dira. Geldirik egoten dira eta kamuflajeari esker, krustazeoak, moluskuak eta arrain espezie desberdinak harrapatzea lortzen dute.
Gorputza sendoa da, luzatua, tolesturez eta arantzez estalita dago. Gorria da, baina batzuetan kolore arrosa eta gorrixkaren artean aldatu egiten da. Nahi duenean bere kolorea aldatzeko gai da. Haien azala algaz estalita dago eta bi astean behin aldatzen dute.
Hizkuntzak | Kabrarroka |
---|---|
Latina | Helicolenus dactylopterus |
Euskera | Krabarroka gorri |
Gaztelera | Cabracho |
Frantsesa | Sébaste chévre |
Ingelesa | Blackbelly rosefish |
Italiera | Scorfano di fondale |