LEGATZA
Merluccius merluccius
.
Europako legatza ere deitzen zaio. Arrain zuria eta ur gazikoa da. 50 eta 500 m arteko sakoneran aurki daitekeen arren, normalean batez beste 200 m-ko sakonerarekin bizi da; neguan udan baino baino sakonera handiagoan. 5 ºC-ko tenperaturan bizi da. Espezie pelagikoa eta harraparia da, arrain txikiagoak (antxoak, sardinak, legatza eta abar), krustazeoak, txipiroiak eta zooplanktona jaten ditu.
Gorputza luzatua du, zerbait biguna eta lateralki konprimitua. Burua zapalduta. Begiak handiak eta hondoratuak dituzte. Ezkatak ez dira oso handiak.
Hizkuntzak | Legatza |
---|---|
Latina | Merluccius merluccius |
Euskera | Legatza |
Gaztelera | Merluza |
Frantsesa | Merlu européen |
Ingelesa | European hake |
Italiera | Nasello |