POTA
Illex illecebrosus
.
Cephalopoda klaseko itsas moluskua, Coleoidea azpi-klaseakoa. Txipiroiaren antzeko itxurara deunenez, maiz nahastu ohi dira. Bere elikadura haragijalea da, orokorrean arrain pelagikoek, krustazeoek eta ornogabeek osatzen dute. Ozeano Atlantikoaren, Mediterraneo itsasoaren eta Ozeano Bareko uretan bizi da ia azaleko eremuetatik gutxienez 800 metroko sakoneraraino. Gauez gainazaleko uretara igotzeko joera du.
Potak bi zakatz ditu, zirkulazio sistema itxia bihotz sistemiko batez osatutakoa eta bi zakatz bihotz ditu. Pota arrunta arrosa argitsua da, orban more edo gorrixka eta urdinxka txikiak ditu eta, beraz, oso ondo nahasten da itsasoko uretan. Animalia hau erasotua sentitzen denean, "tinta" edo sepia marroi iluna kanporatzen du.
Hizkuntzak | Pota |
---|---|
Latina | Illex illecebrosus |
Euskera | Pota |
Gaztelera | Calamar |
Frantsesa | Encornet rouge nordique |
Ingelesa | Summer squid |
Italiera | Totano atlantico |